Taldea
Aditu profesionalok osatzen dugu taldea, eta hizkuntzen arlo honetan eskarmentu frogagarri handia dugu. Hartara, kalitateko emaitza eta zerbitzu bikaina berma dezakegu.
Euskara langai dugun itzultzaile eta zuzentzaileok EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko kideak gara.
Horrez gain, kanpoan laguntzaile sarea dugu, eta laguntzaile bakoitza bere jaioterriko hizkuntzan aritzen da. Laguntzaile horiek zinpeko itzultzaileak eta interpreteak dira, Kanpo Harremanetarako eta Lankidetzarako Ministerioak egiaztatuak.
Zinpeko itzultzaileak dokumentu baten zehaztasunaren fede publikoa ematen du. Administrazioan, dokumentu bat jatorrizkoaren itzulpen zehatza dela egiaztatzeko modu bakarra da.
Zinpeko interpreteak ahozko itzulpena egiten du eta berak hartzen du edukiaren ardura. Eskuarki, auzitegietan eskatzen dute.
Hainbat urteren ondoren, oso harreman profesional gertukoa eta gogo-betekoa sortu da gure eta bezeroen artean, eta, ondorioz, aberasgarria da bi aldeontzat. Kalitateko zerbitzua, hurbila eta azkarra bermatzen dugu. Hain zuzen, gure eguneroko lanaren ezaugarria hauxe da: zerbitzu profesionala ematea, eta, hortaz, bezeroa pozik gelditzea.